XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

80ko hamarkadan Alderdi Sozialistaren kanpaina politikoa hasita zegoen dagoeneko.

Cesareok gertutik bizi izan zituen kanpaina haren ondorioak, hezkuntzari dagokionean behintzat. San Fernando eskola salesianoen ardurapean egon zen Primo de Riveraren garaitik.

80-81 ikasturtean hala ere, kanporatu egin zituzten eta barnetegiaren asistentzia eta gune erlijiosoa hutsik gelditu ziren.

Baina eskola publikoa izanik, alderdi sozialistak ez zuen erlijio adarra erabat kendu nahi izan.

Gogorregia zen, euren aldekoen artean ere fededun asko zegoen eta.

Hori dela eta, elizbarrutiak jendea bilatu behar izan zuen hutsune haiek betetzeko.

Bilera bat antolatu zuten pertsona aproposenak bilatzeko asmotan.

Jose Mª Martinez Manero bilera horretan egon zen.

Cesareo ez zen egon baina don Julio Tascon Fernandezek, Mirasierrako orduko parrokoak, Cesareo proposatu zuen San Fernandoko erlijio arloaz arduratzeko.

Cesareoren arrebak ere gogoratzen du bere anaia San Fernandon irakasten hasi zenekoa:

-Cesareok kontatu zidanez, hasi zen Beatrizek San Fernandoko zuzendariarekin hitz egitera joan zenean, kanpoan itxaron behar izan zuen bulegora sartu aurretik eta denbora pasatzeko edo, Errealeko giltzatako batekin jolasten aritu zen.

Handik gutxira barrura deitu omen zion zuzendariak eta Cesareo giltzatakoa eskuan zuela sartu zen.

Nonbait zuzendaria konturatu egin zen jarraitu zuen Beatrizek aulkitik altxaturik eta giltzatakoaren bila zihoan bitartean eta errealzalea zen galdetu zion.

Zuzendariak anaia bat zuen taldean jokatzen eta hari esker, hasieratik kontuak esaten hasi ziren.

Gerora Cesareok kontatu zidanez hasiera batean egoera zaila zirudien hark heste norabide bat hartu zuen eta elkarrekiko errespetu bihurtu zen, zuzendariak geuk nahi genuena egiten uzten zigun eta gu ez ginen bere erabakiekin sartzen; baina, noski, horrelakoek denbora laburrez irauten dute.

Kontuan izan behar da, San Fernandon burututako hezkuntza sistemaren aldaketa, sozialisten garaipen bat bezala aurkeztu zutela Felipe Gonzalezen alderdikoek eta Cesareo erlijioko ikasgaia emango zuen apaiza zela.

1980an hasi ziren Jose Mari eta Cesareo eskolako irakasle lanetan.

Garai hartan eskola, hezkuntza erreformara adskribatua izan zen.

Honela, lehenengo ikasturte hartan erlijioa eta etikaren arteko hautaketa aurkeztu zuen eskolako zuzendaritzak, berrikuntza bezala.

-Salesianoak joan egin ziren eta erlijio ikasgaiaren arazoa konpondu gabe zegoen.

Sozialistek berrikuntzak nahi zituzten baina erlijio adarra guztiz desagertaraztea ere ez zuten gogoko.

Hori zela eta, erlijioa-etika aurkeztu zuten irtenbide bezala eta horixe izan zen hauteskundeetarako euren aukera.

Lanbide Heziketako ikastetxeetan borroka bat bezala aurkeztu zuten -azaldu zidan Jose Mari Martinezek.

Hamaika urte egin zituzten elkarrekin Cesareok eta Jose Marik.

Biak ziren erlijio irakasleak eta gorputzez ere antz handia zuten.

Biak ziren luzeak eta argalak eta biek zituzten betaurrekoak.

Jose Marik ondo gogoratzen du anaiak ote ziren galdetu izana ikasle batek baino gehiagok: